Otros

Bizkarrean tatuaturiko mapak – Harkaitz Cano

 

Euskaraz, en castellano (más abajo) & in English (below).

Ikusi baita ere / See also/ ver también: Harkaitz Cano zikloa

Harkaitz Canoren ipuin laburrak / Harkaitz Cano’s short story book. / Relatos cortos del escritor vasco Harkaitz Cano.

(euskaraz)

Arte ederra da idazkera eta are ederragoa idazle batzuen lumapean. Liburuxka honek 49 bidaia eskaintzen ditu, ez mapa gainean iblitzekoak, hirien arima barnean sakontzekoak baizik.

Ipuin laburrak, hiruzpalau orrialdetakoak, hiri bakoitzari bira emanez. Denak dira bikainak? Noski ezetz, baina gehien batek irribarrea eragin didate eta horrekin espero nuena baino askoz gehiago eman dit liburu honek. Patsadaz eta egun desberdinetan irakurtzekoa, hori bai. Istorio bakoitzari bere dijeritzeko denbora eman behar baitzaio, ondo asentatu eta erreflexio egiteko. Denak dira bikainak? Ez, noski. Baina ederrak dira. Artea.

Idazkera aberatsa, hitz korapilatsuekin, baina uneoro ulerkorra.

Ipuin borobilak asko, bukaeran hasierara bueltan daramazutenak. Agian horrek istorio batzuk antzemateko errazagoak egiten ditu. Besteak ez. Eta horrek intriga sustatzen ez badu, zerk egingo du?

(Castellano)

Escribir es un arte y, aún más, bajo la pluma de ciertos autores.

Este libro contiene 49 viajes, no para recorrerlos sobre un mapa, sino para adentrarse en el alma de las ciudades que visita.

Son historias breves, de tres o cuatro páginas en muchas ocasiones, que dan la vuelta a cada ciudad. ¿Son todoos los relatos excelentes? Por supuesto que no. Pero la mayoría me han arrancado una sonrisa y, con eso, ya me han dado mucho más de lo que esperaba. Eso sí: es un libro para leer sin prisas, a ratos y en días distintos, ya que cada historia necesita su tiempo para digerir, asentarse y dar pie a la reflexión. Con una prosa rica, con palabras complejas, pero siempre comprensible.

Hay muchos relatos redondos, de esos que al final te llevan de vuelta al principio. Quizá eso haga que algunas historias resulten más fáciles de intuir. Otras, no tanto. Y si eso no alimenta la intriga, ¿qué lo hará?

Lo dicho, no son todas espectaculares, claro que no. Pero son hermosas. Son Arte.

(English)

Writing is a beautiful art, and even more so in the hands of certain authors.

This book offers 49 journeys—not journeys to be traced on a map, but journeys into the soul of each city.

These are short stories, three or four pages long, each taking you on a tour of a different city. Are they all outstanding? Of course not. But most of them made me smile, and that’s far more than I can expect from many of my reads.

Rich prose, with sophisticated vocabulary, yet always clear and accessible. There are plenty of stories that come full circle, the kind which bring you back to where they started. Perhaps that makes some of them easier to anticipate. Others, not so much. And if that doesn’t keep the intrigue alive, what will?

That said, it is best read in small doses, as each story deserves its own time to sink in, and leave you with something to reflect on. Are they all outstanding? No, of course not. But they are beautiful. They are Art.


Aipamen gustukoenak (kontuz spoilerrekin) — egin klik erakusteko
  • Denok erreklutatzen gaituzte azkenean fartsaren casting-erako. Eraiki eta txikitu, eraiki eta txikitu, hiru urteko umeak bere mekano-jokoarenkin egiten duen bezala. (21. orr.).
  • (…) bizitza garagardoaren aparra baino zerbait gehiago ote den galdetuz beren buruei. (43. orr.).
  • Badakizue zer falta zaion whiskyari gizakiaren lagunik onena izateko? Zaunka egitea, noski. (67. orr.).
  • New Yorkeko udalak egina duen animalien erroldaren arabera, Amazonian bertan baino piztia gehiago daude bertako estoldetan. Eta hori metroko arratoiak zenbatu gabe. (100. orr.).
  • Zuek, faxistak, izorra zaitezte! Bihotza ezkerrean daukazue eta odola berriz gorria. (111. orr.).
  • (…) duela urte asko, denbora hondarrarekin neurtzen zen garaian. (121. orr.).

Asma dezakezue zein hiriri buruz ari den esaldi bakoitzean? Jartzazue komentarioetan.


Puntuazioa/Puntuación/Rating: ★★★★★


Recommended Posts

Leave A Comment