Idazlea: Harkaitz Cano

 

Ikusi baita ere: Harkaitz Cano zikloa

Institutoan nenbilela, Harkaitz Canoren liburu bat irakurrarazi zigun Euskarako irakasleak. Ez nuen autorea ezagutzen eta lehenengo liburu hura Piano gainean gosaltzen izan zen. Gero, borondatezko irakurketa moduan Pasaia Blues eskaini ziguten.

Lan bat egin behar izan genuen idazleari eta bere lanari buruz, hori ere gogoratzen dut, zeren eta kurtsoan zehar txarla bat ematera etorriko zitzaigun. Eta hala izan zen.

Oraindik gogoratzen dut zein gustura egon ginen eta zein ondo pasa genuen (≈25 urte pasa diren arren). Baita elkarrizketaren zati bat, non Piano gainean gosaltzen liburuan agertzen diren narrazio laburretatik zeintzuk ziren errealitatean oinarritutakoak eta zeintzuk asmatutakoak asmatzera bultzatu gintuen. Zer uste duzue? Asmatu genituenla? Bat edo besteren bat bai, baina idazlearen irudimenetik ateratakoak ziren gutxi horietatik ez denak, inolaxe ere ez. Egia esan, askotan gertatzen den bezala, zentzugabekeria handienak benetan jasatako gertakarietatik aterata zeuden.

Ez dut garaiko argazkirik (mobilik ez genuen eta hare gutxiago argazkiak ateratzen zituenik). Baina, liburu haien eta hitzaldi haren ostean, nire euskal autore gustukoenetako bat izango zela banekien.

Bere obraren informazio gehiago hemen topa dezakezue:

Hurrengo asteetan zehar, autore honi buruz post batzuk idatziko ditut, irakurritako liburuen iritziak eta bere obra partekatzeko asmoz. Ezaguntzen al duzue Harkaitz Cano eta bere ibilbidea? Zein liburu edo narrazio duzue gustukoena? Zein ezin da geratu irakurri barik?

Komentarioak dituzue zabalik, partekatu zuon gogoetak!

Recommended Posts

Leave A Comment